Emakumeen arteko pala txapelketa azkarra jokatuko da abenduaren 28an

Maria Maya Manterola

Egun berean hasi eta amaituko da txapelketa. Binaka jokatuko da, baina banaka ere eman daiteke izena. Kasu horretan, antolatzaileek osatuko dituzte bikoteak. 

Emakumeon* Etxeak pala txapelketa azkarra antolatu du abenduaren 28rako. Izen ematea zabaldu dute dagoeneko, eta hilaren 19ra bitarte izango da horretarako aukera, zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com helbidera mezua bidalita. Txapelketa binaka jokatuko den arren, banaka ere eman daiteke izena –antolatzaileek osatuko dituzte bikoteak kasu horretan–. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide