2022ko urtarrilaren 23tik 30era bitartean jokatuko da Europako eskubaloi txapelketa. Eslovakia eta Hungaria artean antolatuko dute maila goreneko eskubaloi txapelketa hori.
Parte hartuko duten selekzioa prestatze lanetan murgilduta daude. Horien artean da Espainiako selekzioa. Gaur eguerdian iragarri du zer jokalarik arituko diren txapelketa prestatzeko lehen fasean. Hautatzaileak deitu dituen hemezortzi jokalarien artean da Kauldi Odriozola zumaiarra.
Abenduaren 26tik 30era bitartean egingo da prestatze fasea, Madrilen.