Etzi hasiko da Gabon garaiko ipuin kontaketa zikloa

Baleike 2021ko abe. 14a, 10:30

Maite Franko. (Argazkia: Utzitakoa)

Maite Frankok 'Panpinak Aitorrentzat' saioa eskainiko die 4 eta 8 urte bitarteko haurrei, 17:30ean hasita.

Aurreko urteetan egin bezala, 4 eta 8 urte arteko haurreni zuzendutako ipuin kontaketa saioen zikloa izango da Gabon garaian haur liburutegian. Etzi, osteguna, izango da lehenbiziko emanaldia: Maite Frankok Panpinak Aitorrentzat ipuina eskainiko die bertaratutakoei.

Gabonak, jostailuak eta generoa lantzen dituen saioa izango da etzikoa, "sexu-rolen banaketa salatuz eta, aldi berean, emakume eta gizonen eskubide eta eginbeharren arteko berdintasuna bultzatuz". Ipuin kontaketa saio honek umore asko, misterioa, parte hartzea eta baita ezusteko txikiak ere izango ditu. "Berdintasunak, gai serioa bada ere, agerian uzten baititu gizakion alderik barregarrienak".

Hurrengo saioak honakoak izango dira: abenduaren 23an Argi ibili gurekin, eta 29an Sorginak. Aldaketarik ezean, ez da aurrez izena eman beharko, eta 17:30ean hasiko dira guztiak ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide