Iruñeak hartu zuen igandean Espainiako I. Euskal Pilota Egokituko txapelketa. Mindara, Pagazpe, Zarautz eta Zumaiako pilota elkarteetako pilotariak izan ziren finalistak.
Horien artean izan zen Leire Esnal zumaiarra. Jurdan Arakistainekin bikotea osatuta, Eneko Sagarmendik eta Xabi Villarrek osatutako bikotea izan zuen aurkari. Azken hauek izan ziren irabazleak, eta, ondorioz, zilarrezko dominarekin itzuli zen Esnal Zumaiara.