Bertan behera geratu dira Gabonetako haur parkea eta kantu lehiaketa

Maria Maya Manterola

2019ko Gabonetako haur parkea, Lubaki kiroldegian.

Osasun egoerak okerrera egin duelako utzi dituzte bertan behera haur parkea eta kantu lehiaketa. Momentuz, Gabon garairako iragarrita dauden gainerako ekitaldiak bere horretan egingo dira.

Pandemia aurreko Gabonetako ohiko ekitaldiak –Olentzeroren etorrera eta Gabon korua, esaterako– berreskuratzeko asmoa du udalak. Gabon garaiko haur parkea eta kantu lehiaketa ere iragarriak zituzten, baina bertan behera utzi dituzte, osasun egoerak okerrera egin duelako eta neurri berriak tarteko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide