Gernikako erronka jokatuko dute Goikoetxeak eta Lopezek

Juan Luis Romatet 2021ko abe. 14a, 13:41

Imanol Lopez eta IƱaki Osa Goikoetxea Orlandoko frontoian. Argazkia: Jack McGowan.

Erkiaga-Lekerika eta Goikoetxea-Lopez pilotarien arteko erronka jokatuko da larunbatean. Aurretik, Maite Ortiz eta Mendibil eta Eneritz Lizardik jokatuko dute emakumeen partida.

Lehia polita izango da larunbat arratsaldean Gernikan. Erkiaga eta Lekerika Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez zumaiarrek osatutako bikotearen aurka neurtuko dira. Berez, azken hauek izan daitezke faboritoak, baina edozer gauza gerta daiteke Gernikako frontoian.

Bi zumaiarrek ez dute sarritan batera jokatu, baina hala egin dutenean emaitza bikainak lortu dituzte. Horren adibide dira 2011ko Munduko txapelketan lortutako garaipena, edo Orlandon (Florida, Estatu Batuak) eta Mexikon irabazitako txapelketak. Zumaiako bikotea faborito bezala aterako da. Goikoetxeak Munduko Kopa irabazi berri du Mexikon, eta Lopezek, Gernikako Grand Slama izan ezik, udako txapelketa guztiak irabazi ditu. 

Aurrean, Gernikako Grand Slama irabazi duten Aritz Erkiaga eta Unai Lekerikabeaskoa bizkaitarrak izango dituzte. Larunbat iluntzera arte zain egon beharko da jakiteko zer bikotek irabaziko duen erronka berezi hau, baina ikuskizuna izango dela hori ziurtatuta dago.

Aurretik, emakumeen zesta punta partida jokatuko da Gernikako frontoian. Zumaiako Pilota Elkarteko kide Maite Ortiz de Mendibil gasteiztarra y Eneritz Lizardi mutrikuarra, Sopelako Ihart Arakistainen eta Berriatuako Maialen Aldazabalen aurka neurtuko dira. Iscarren jokatutako Munduko txapelketaren errebantxa izango da. Final hartan Ortiz de Mendibil eta Lizardi nagusitu ziren. Jaialdi profesional batean lehenbizikoz ikusiko da emakumeen arteko partida bat.

Jaialdia 18:00etan hasiko da. Bi partidak ETB-1en ikusi ahal izango dira 22:00etatik aurrera.

Jaialdirako sarrerak salgai daude hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide