Herriko musika taldeek izango dute lehentasuna, eta beharrezkoa izango da Dardara kolektiboko kide izatea. Izan ere, Zumaiako Udalak Dardararekin du hitzarmena, eta horretarako erabakitako araudi baten arabera erabiltzen dute.
Abenduaren 30a baino lehen egin beharko dute eskaera Alondegian, eta honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:
-
Izen-emate orria behar bezala beteta.
-
Taldekideen nortasun agirien fotokopiak (eskaera berrien kasuan).
-
Lokaletan egongo den materialaren Inbentarioa (argazkiekin) eta balioa.
-
Dardararen kontu korrontean kuota ordaindu izanaren agiria (kuoten inguruko azalpena beherako).
Ordainketa kontua: 2095 5174 95 10 74 75 1768 (ordainketa egin duen pertsonaren eta taldearen izenak adierazi). Kuoten eta deialdiaren inguruko xehetasunak zumaia.eus atarian daude ikusgai.