Haur, nerabe eta gazteentzako aisialdi eskaintza zabala izango da neguko oporretan

Mireia Galarza Bastida 2021eko abenduaren 15a

6 eta 18 urte bitartekoei zuzenduta egongo da, eta besteak beste, tailerrak, irteerak eta zine foruma egongo dira bertan. Abenduaren 19tik urtarrilaren 5era antolatu dituzte ekintzak. 

Gabon garaian herriko haurrek aisialdi aukerak izan ditzaten, Zumaiako Udalaren haur eta nerabeei zuzendutako zerbitzuek eskaintza berezia prestatu dute abenduaren 19tik urtarrilaren 5era arte. 6 eta 18 urte bitartekoei zuzenduta egongo dira ekintzak, eta besteak beste, tailerrak, irteerak eta zine foruma egongo dira bertan.

Aurtengo helburua ekintza horietako batzuk elkarrekin egitea bazen ere, egun bizi dugun osasun egoera dela eta ez elkartzea erabaki dute antolatzaileek. Beraz, zerbitzu bakoitzak bere hartzaileei bideratutako ekintzak egingo ditu. Edonola ere, ekintza sorta "erakargarria" antolatu dute, eta Zumaiako haur eta gazteak parte hartzera animatu nahi dituzte hezitzaileek.

Abendua

Abenduak 19:

- Ludoteka: Gabon apaingarriak familia giroan. LH1etik LH6ra bitarteko familientzat. Izen ematea: abenduaren 9tik 17ra arte Ludotekan.

Abenduak 27:

- Ludoteka: LH1etik LH3ra bitarteko haurrentzat eskulanak eta jolasak. Goizez. Izen ematea: abenduaren 21era arte Ludotekan. 

- Gaztelekua: Batukada.

Abenduak 28:

- Gaztelekua eta kale heziketa: Zumaiatik Getariara oinez. 9:30-14:30.

Abenduak 29:

- Ludoteka: LH4tik LH6ra bitarteko haurrentzat sukaldaritza eta jolasak. Goizez. Izen ematea: abenduaren 21era arte Ludotekan.

- Gaztelekua: DBH1etik Batxilergoko lehenengo mailara arte Txuri Urdinera irteera. 9:30-17:30. Izen ematea: Gaztelekuan abenduaren 9tik aurrera.

Abenduak 30:

- Gaztelekua: Sukaldaritza tailerra, gailetak egiten ikasteko. 

Urtarrila

Urtarrilak 3:

- Gaztelekua: Eskulanak, sorkuntza tailerra.

Urtarrilak 4:

- Gaztelekua eta kale heziketa: 'Hi selfie' ekintza herria zehar. 9:30-14:30.

Urtarrilak 5:

- Gaztelekua: Zine forum-a.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide