COVID-19 ziurtagiria eskuratzeko laguntza eskainiko die Beheko Plaza elkarteak edadetuei

Baleike 2021eko abenduaren 16a

Beheko Plaza jubilatuen elkarteak, laguntza behar duten pertsona helduei COVID19 Ziurtagiri Digitala egiten lagunduko die datozen egunotan.

Abenduaren 17an, 20an, 21ean eta 22an Hogarreko Jubilatuen gelan egongo dira, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Sarrerak

Zumaiako Udalak COVID19 Ziurtagiria eskatuko du datozen asteotan eremu itxietan egingo diren ekitaldi guztietan. 12 urtetik gorako herritar guztiek ziurtagiri hori erakutsi beharko dute sartzeko, NAN txartelarekin batera. Hori horrela izanik, Udalak herritarrei eskatzen die ekitaldietara garaiz joateko.

Sarrerak dituzten ekitaldien kasuan, Zumaiako Udalak sarreraren zenbatekoa itzuliko die hala eskatzen duten herritarrei. Mamma Mia ikuskizunaren kasuan, abenduaren 18ra bitartean (14:00ak arte) itzuliko dute zenbatekoa, turismo bulegoan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide