Amaitu da denboraldia Ander Torrikorentzako berriz lesionatu ondoren

Juan Luis Romatet 2021eko abenduaren 16a

Iruñeko Anaitasuna taldeko jokalaria atzo operatu zuten, eta ez du denboraldi honetan jokatuko.

Eskuin belauneko lotailutik operatu zuten atzo Ander Torriko jokalari zumaiarra, pasa den astean, entrenamendu batean, lesionatu ondoren.

Torrikok ez du partidarik jokatu martxoaren 27tik. Egun hartan eskuin belauneko lotailua hautsi zuen, Puente Genil taldearen aurka jokatuko partidan. Orduan ere operatu egin zuten, eta espero zen, behin osatu ondoren, datorren otsailean itzuliko zela lehiara. 24 urteko zumaiarrak osatze lanak egin beharko ditu orain, eta ez da espero denboraldi honetan berriro jokatuko duenik. 

Berriro lesionatzea kolpe gogorra izan bada ere, Torriko itxaropentsu eta optimista da etorkizunera begira. "Lesioa gainditzeko asko borrkatu nuen, osatzeko eta kantxetara itzultzeko. Orain berriro irteerako puntura itzuli beharko dut, baina lan egingo dut ahalik eta azkarren prest egoteko", azaldu du Anaitasuna taldeko webgunean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide