Hogei argazkilari, hogei lan

Mireia Galarza

Distira Argazki Elkartearen erakusketa kolektiboa zabaldu zuten atzo arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan. Argazki bilduma urtarrilaren 9ra arte izango da ikusgai. 

Zumaiako Distira Argazki Elkarteko bazkideek ateratako lanez osatutako erakusketa zabaldu dute Oxford aretoan. Elkarteko hogei bazkidek parte hartu dute erakusketa honetan, lan banarekin. Gaia librea izan dute eta, hala, estilo ugaritako argazkiak ikus daitezke Oxforden: paisajeak, gauez ateratakoak, estudiokoak, eta abar luze bat.

Erakusketa hau urtarrilaren 9ra arte egongo da zabalik, egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide