Zumaian 1970. urtean jaioa, 12 urterekin utzi zuen herria. Katalunian edota Kanariar Uharteetan ikasi du sukaldaritza, eta irakasle ere izan da denbora honetan. "Facebookeko perfil bat zabaldu nuen, eta jendeak esaten zidan liburu bat ateratzeko. Hau da atera dudan lehena, 28 egunean idatzitakoa. Ondoren beste bi liburu aterako ditut".
Marrazkiekin jantzi ditu errezeta horiek. "Marrazki horietan aholkuak, alternatibak eta bestelako kontu batzuk gehitzen dizkiet". Sukaldean izan daitezkeen beldurrak kentzeko liburua dela gaineratu du Arangurenek. "Errezeta guztiak ematen ditut, neurriak, tenperaturak, eta errezetak jarraitzen badituzu, atera behar zaizu". "Etxean egin ahal izateko moduko errezetak" direla nabarmendu du liburuaren egileak. "Ehizka, mariskoa edota entsaladak jasotzen ditut, besteak beste. Errezeta hauekin arrakasta izango duzu bai etxean bai elkartean ere".
Argitaletxeak beste bi liburu eskatu dizkiola azaldu du sukaldariak. "Bigarrena pertsonalagoa izango da, eta hirugarrenak mundu osoko 80 herrialdetako 80 errezeta bilduko ditu".