Annette Gonzalez-Etxabarrik irabazi du Euskalsurf zirkuitua

Juan Luis Romatet

Argazkia: Euskal Herriko Surf Federazioa

Janire Gonzalez-Etxabarri hirugarren postuan sailkatu da. 

Hiru probak osatu dute aurtengo zirkuitua, eta hiruretan lortutako puntuak batuta, Annette Gonzalez-Etxabarri izan da zirkuituko irabazlea. Surfista zumaiarrak 3.190 puntu lortu ditu. Garaipen hau lortzeko ezinbestekoa izan da Zarauzko proba irabazi izana. 

Silke Martinez sailkatu da bigarren postuan, 3.005 punturekin, eta hirugarren Janire Gonzalez-Etxabarri zumaiarra, 3.000 punturekin. 

Bobyboardeko zirkuituan, Xabier Urrestilla hirugarren izan da, Alex Odriozola bosgarren, Andoni Izaga zazpigarren eta Jon Lopez zortzigarren. Irabazlea, Ayoub Adardour izan da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide