Kabiko xake txapelketa azken txanpan sartuko da

Juan Luis Romatet

Lehen faseko partidak jokatuta, Kabi tabernak antolatu duen xake txapelketa azken txanpan sartuko da datorren astean. 

28 lagunek hartu dute parte Kabi tabernak antolatutako xake txapelketan. Bi multzotan banatuta jokatu dituzte partidak, eta lehen fase hori amaituta, datorren astetik aurrera final-laurdenak eta finalerdiak jokatuko dituzte. Txapelketako azken partidak abenduaren 24an jokatuko dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide