Gerturekin, Gabon zoriontsuak!

baleike 2021eko abenduaren 21a

Gertu merkatari elkarteak bideoa sortu du herritarrei Gabon zoriontsuak eta urte berri ona opatzeko.

Gabon jaiak datozen honetan, Gertu merkatari elkarteak herrian bertan kontsumitzera animatu nahi ditu zumaiarrak. Horretarako, honako bideoa sortu du. Bertan, Olentzerok eta Gaspar erregeak herriko zenbait denda igaro dituzte. Merkatari elkarteak bideo hau baliatu du, bide batez, herritarrei Gabon zoriontsuak eta urte berri ona opatzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide