Ibilaldi luzeagoa egingo dute Olentzerok eta Gomezagok, jende pilaketak ekiditeko

Juan Luis Romatet

Olentzeroren kalejira, 2019an.

Ostiral eguerdian helduko dira Olentzero eta Gomezado Zumaiara, eta kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar.

Olentzeroren ibilaldia Beheko plazatik abiatuko da eguerdiko 12:00etan. Traktorean egingo du ibilbidea, eta, Zumaiako ikastetxeetako kideak, Zutrik taldeko trikititariak eta Inpernupeko joareak izango ditu lagun ibilbidean zehar. Gomezago, berriz, Beduola elkarteko lagunen txalupan iritsiko da, eta Arranplan elkartuko dira kalejirara.

Aurtengoan, jende pilaketak saihesteko, ibilaldia luzeagoa izango dela adierazi du udalak, eta osasun egoera dela-eta, maskara erabiltzea gomendatzen du. Gainera, guztien osasuna bermatzeko, ezin izango da Olentzerorekin eta Gomezagorekin batera argazkirik atera.

Gabonetako zenbait ekitaldi, bertan behera

Osasun egoera dela-eta, Zumaiako Udalak bertan behera utzi ditu estatikoak diren edota leku itxietan egiten diren gabonetako ohiko jarduera asko. Hala nola, Gabonetako haurren parkea edota Beheko plazan egon ohi den jaiotza.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide