Herri Eskolako ikasleek egin dute otarrearen zozketa

Maria Maya Manterola

Irabazleak hamabost egun ditu DBH 4. mailako ikasleekin harremanetan jartzeko. 

Zumaiako Herri Eskolako ikasleek antolatutako zozketak badu sariduna. Jakinarazi dute 6.109 zenbakia erosi duen herritarrari egokitu zaiola otarrea. Irabazleak hamabost egun ditu antolatzaileekin harremanetan jartzeko, helbide elektroniko honen bitartez: ikasbidaia06@gmail.com.

Urtarrilaren 7rako ez bada saritua harremanetan jartzen, urtarrilaren 10ean egingo dute zozketa berriz ere. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide