Gertuk zozkatutako Gabonetako otarrek badituzte irabazleak

Juan Luis Romatet 2021eko abenduaren 22a

Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak Gabonetako zortzi otar zozkatu ditu. 

Zozketa egin ondoren, zortzi pertsona hauentzako dira otarrak. Saridunaren izenarekin batera, otarra banatu den saltokia agertzen da.

  • Sarah Vanbogelen (Iriondo optika)
  • Antto Etxabe (BQD bidaiak)
  • Iziar Beristain (Sartaia)
  • Xabier Landa (Creados)
  • Xabier Unanue (Algorri taberna)
  • Inma Cabanillas (Coro Estetika)
  • Lourdes Gutierrez (Edu optika)
  • Agustina Amas (Kabi-a)

Gabonetako otarrak banatu ditu Gertuk, baina Zumaiako denda eta tabernetako bezeroek izango dute beste sari bat irabazteko aukera. Izan ere, urtarrilean, Errege egunaren ondoren, 200 euroko bosna erosketa txartel zozkatuko ditu Gertuk. Hori dela eta, bezero guztiek beraien erosketak egiterakoan txartelak betetzen jarraitu dezakete. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide