Osasungintza indartzeko eskatu dute dozenaka herritarrek Osasun Zentroaren aurrean

Maria Maya Manterola

Lehen mailako arreta indartzeko eta, oro har, osasungintzan gehiago inbertitzea eskatzeko, dozenaka lagun elkartu dira arratsaldean Zumaiako Osasun Zentroaren aurrean. Eguerdian langileek egin dute protesta, sindikatuek deituta.

Herri eta hiri askotan egin bezala, lehen mailako arreta indartzeko eskatu dute zumaiarrek ere. Eguerdian osasun arloko langileek elkarretaratzea egin dute ELA, Satse, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, eta arratsaldean herritarrek egin dute protesta Osasun Zentroaren parean.

"Osakidetza pairatzen ari den kolapsoaren eta utzikeriaren aurrean", osasungintzan gehiago inbertitzea eta  baliabideak jartzea eskatu dute dozenaka zumaiarrek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide