Gaurko hitzordu nagusiak, Olentzeroren etorrera eta presoen aldeko mus txapelketa

Baleike 2021eko abenduaren 24a

Gabon Gau egunean ohi denez, Olentzerok eta Gomezagok herria bisitatuko dute eguerdi partean, herriko txikienen gozamenerako, eta arratsaldean, berriz, Gabon koruak kontzertua emango du. Euskal presoen aldeko aldarriak ere ohikoak dira Gabonen bueltan. Gaur, mus txapelketa egingo da.

Iritsi da Gabon Gau eguna, eta herriko eragileek ohiko ekintzak prestatu dituzte egun berezi honetarako. Batetik, 12:00etan Olentzerorekin kalejira abiatuko da Beheko plazatik. Traktorean egingo du ibilbidea, eta, herriko ikastetxeetako kideak, Zutrik taldeko trikititariak eta Inpernupeko joareak izango ditu lagun ibilbidean zehar. Gomezago, berriz, Beduola elkarteko lagunen txalupan iritsiko da, eta Arranplan elkartuko dira kalejirara.

Arratsaldean, berriz, Gabon koruak kontzertua emango du parrokian 17:30ean. Ondoren, kalejira egingo du. 18:30ean hasiko dute ibilbidea Aitzuri pilotalekutik. Hemen ikus daiteke ibilbide osoa.

Urte bukaerarekin batera, euskal presoen eskubideen aldeko ekintzak ere egin ohi dira, eta aurten ere hala izango da. Hain zuzen, mus txapelketa jokatuko da, 16:30etik aurrera, Metro eta Inpernupe tabernetan. Izenak gaur bertan emango dira, 16:00etatik aurrera, Inpernupen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide