Aitor Duok eta Xabi Aranzabalek jokatuko dute Kabiko xake txapelketako finala

Aritz Mutiozabal

Abenduaren hasieran abiatu zen Kabi tabernak antolatutako xake txapelketa, eta gaur arratsaldean emango diote bukaera finaleko hitzorduarekin. Guztira, 28 lagunek hartu dute parte, gehienak herritarrak. Bi multzotan banatuta jokatu dituzte partidak, eta kanporaketa guztiak jokatu ondoren, gaur jokatuko dute finala Aitor Duok eta Xabi Aranzabalek, 16:00etatik aurrera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide