Gabon doinuz jantzi ditu herriko kaleak Gabon koruak

Baleike

Atzo arratsaldean, urtero bezala, kontzertua eman zuen parrokian, eta ondoren, kalez kale ibili zen, Aitzuri pilotalekutik abiatuta. Beheko plaza, Erribera kalea eta Ondartxo plaza izan zituen geldiuneak.

Parrokiak, aurtengoan, zuzenean eskaini zuen Gabon koruak elizan eman zuen kontzertua Youtuben duen kanalaren bitartez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide