Roman Etxanizek eta Jon Agirrek irabazi dute euskal presoen aldeko mus txapelketa

Onintza Lete Arrieta

Argazkia: utzitakoa

Hamasei bikotek hartu zuten parte atzo, Gabon eguna, Inpernupen eta Metron jokatu zen mus txapelketan. Irabazleek Aita Marin bi lagunentzako otordua jaso dute trukean. Presoen aldeko ekitaldi gehiago egingo dute datozen egunetan.

Bihar, abenduak 26, bi mobilizazio egingo dira Donostian, eta horietan parte hartzera deitu dute Zumaian ere. Lehenbizi, 12:00etan, Martutene espetxetik abiatutako bizikleta martxa egingo da, eta 13:00etan, manifestazioa Donostiako epaitegien parean. 

Urtea amaitzeko, abenduaren 31n, ostirala, manifestazioa egingo da Zumaian bertan, Beheko plazatik abiatuta. 19.00etan izango da hori.

2022aren hasieran, urtarrilaren 8an, azkenik, urteroko manifestazioa egingo da Bilbon Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako bidean lelopean. Autobusak izango dira joateko zein bueltatzeko, eta zerbitzu horiek erabili nahi dituztenek aurrez izena eman dezakete Metro eta Inpernupe tabernetan, edo hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide