Elezkano II.a-Zabaleta bikotea Irribarria-Rezustaren aurka lehiatuko da urtarrilaren 15ean Aitzurin

Onintza Lete Arrieta

Rezusta, Elezkano eta Irribarria, artxiboko irudian. Urtarrilaren 15ean hirurak izango dira Aitzurin

Aurrez, promozio ligako partida jokatuko da Zabala-O.Etxberria eta Salaberria-Erostarberen artean. Sarrerak etzi, asteazkena, jarriko dituzte salgai online. Egunean bertan leihatilan erosi ahalko dira, 16:00etatik aurrera.

Aitzuri pilotalekuan goi mailako pilotariak ikusteko aukera egongo da urtarrilaren 15ean, nor baino nor lehiatuko direlako Elezkano II.a-Zabaleta Irribarria-Rezustaren aurka. EPEL liga barruko partida izango da.

Aurrez, berriz, promozio ligakoa jokatuko dute Zabala-O. Etxeberriak Salaberria-Erostarberen kontra.

17:15ean hasiko dira Zumaiako Udalak antolatutako partidak, eta sarrerak 16:00etatik aurrera jarriko dituzte salgai leihatilan. Aurrez erosi nahi dituenak, berriz, etzitik, asteazkenetik aurrera edukiko du horretarako aukera online.

Sarrerak 25-30 euro balioko dituela jakinarazi dute.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide