Hamar egunetik zazpira murriztu dute COVID positiboen itxialdia

Aritz Mutiozabal 2021ko abe. 29a, 17:13

Txertatu gabekoak kontaktu zuzena izan badira, horiek ere zazpi egunetako berrogeialdia egin beharko dute. Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegotako ordezkariek osatzen duten Osasun Publikoaren Batzordeak erabakitako neurria berehalakoan jarriko da indarrean.

Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako ordezkariek osatzen duten Osasun Publikoaren Batzordeak aho batez erabaki du hamar egunetatik zazpira jaistea COVID positiboen itxialdia. Era berean, kutsatuarekin harreman zuzena izan duten eta txertatu gabe dauden pertsonek ere zazpi egunetako isolamendua egin beharko dute etxean. Txertatuek, orain bezala, ez dute itxialdirik egin beharrik izango.

Gainera, itxialdia amaitzeko ez da bigarren PCR probarik egin beharko; hala egiten zen orain arte.

Bilera gaur eguerdian deitu dute, 14:00etan hasi da, eta 16:00 aldera bukatu. Neurria berehalakoan sartuko da indarrean, Osasun Protokoloak ondorengo orduetan egokitu bezain azkar.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide