San Juan egoitzan hamabost positibo eta Otezurin positibo bat atzeman ditu aldundiak

Onintza Lete Arrieta 2021eko abenduaren 31

San Juan egoitzaren kanpoaldea artxiboko irudian.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du asteazkenetik 80 positibo baieztatu direla Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, horietatik hamasei Zumaian.

Adinekoen egoitzetan COVID-19a izaten ari den eraginaren berri eman du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Azken datuen arabera, asteazkenetik hona 80 kutsatu baieztatu ditu egoitzetan, horietatik hamasei Zumaian.

Otezurin positibo bakarra zenbatu dute, eta gainerako hamabostak, berriz, San Juan egoitzan atzeman dituzte. Egunotan kutsatutakoak dira guztiak, eta beraz, oraindik ez dago sendatuen daturik.

Eskualdeari dagokionez, Zestoako San Juanen eta Azpeitiko San Martin egoitzan ere kontatu dituzte positiboak: hiru Zestoan eta zortzi Azpeitian, hain zuzen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide