Haurrentzako zinemaren urtarrileko programazioa

Onintza Lete Arrieta 2022ko urtarrilaren 1a

Sartu gara hilabete berri batean, eta Zumaiako Udalak prest du herriko umeentzako zinema programazioa. Haurrak oporretan diren bitartena, film bakoitza bina aldiz emango dute. Bihar hasi eta hilaren 23ra bitartean lau film eta hamar emanaldi izango dira Aita Mari zinema aretoan, azkena euskaraz. Sarrerak emanaldien aurretik aretoko leihatilan bertan eskuratu ahalko dira.

Haurrentzako zinema. Urtarrileko programazioa:

  • Bihar, igandea, urtarrilak 2: Cliford, el gran perro rojo (16:30ean eta 19:30ean)

  • Etzi, astelehena, urtarrilak 3: Cliford, el gran perro rojo (16:30ean eta 19:30ean)

  • Urtarrilak 7, ostirala: Encanto (16:30ean eta 19:30ean)

  • Urtarrilak 8, larunbata: Encanto (16:30ean eta 19:30ean)

  • Urtarrilak 16, igandea: Valentina (16:30ean)

  • Urtarrilak 23, igandea: Trash (16:30). Euskaraz

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide