Kimika esperimentuen bidez ikasten

Maria Maya Manterola 2022ko urtarrilaren 3a

Zumaiako Udalak eta Kanda Team Company-k antolatutako Kimikarin tailerrak izan dira gaur, astelehena, Zumaiako Alondegiko Oxford aretoan. 10:00etatik 12:00etara bitartean, esperimentuen bitartez kimikaren bueltan ikasteko eta gozatzeko beta izan dute 6 eta 12 urte arteko haurrek.

Arratsaldean bigarren saio bat izango da, 16:00etatik 18:00etara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide