Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak memoria lantzeko tailerrak antolatu ditu beste urte batez. Urtarriletik ekainera bitartean izango dira saioak, eta adinekoen bizi kalitatea hobetzea izango dute helburu.
65 urtetik gorako herritarrei zuzendu diete deialdia, eta jakinarazi dute oroimena eta adinekoen parte hartze aktiboa sustatu nahi dituztela.
Astelehen arratsaldetan izango dira saioak, 16:00etatik 17:00etara, Gizarte Zentroko bigarren solairuan (Hogarrean). Lehen taldea beteko balitz, bigarren talde bat eskaintzeko aukera legoke, 17:10etik aurrera.
Gaur, bihar (asteartea), etzi (asteazkena) edo urtarrilaren 10ean izango da izena emateko aukera, Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailean (Branka). Izena ematen dutenek 22 euro sartu beharko dituzte ondorengo kontu korrontean: KUTXABANK 2095 5174 90 1060024873.