Euskal presoen aldeko manifestazioa egingo da Zumaian larunbat arratsaldean

Aritz Mutiozabal 2022ko urtarrilaren 4a

Sarek herrietara eramango ditu Bilbon egitekoa zuen urteroko mobilizazioa. Arratsaldez egingo dituzte pesoen eskubideen aldeko aldarriak.

Abenduaren 30ean iragarri zuen Sarek urtarrilaren 8an Bilbon egitekoa zuen urteroko manifestazio jendetsua bertan behera uztea. Bigarren urtea da mobilizaziorik egingo ez dena, COVID-19ak eragindako egoerak hala baldintzatuta. Zentzu horretan, "sakon hausnartu ondoren" hartutako erabakia izan dela jakitera eman dute antolatzaileek. Horren partez, aldarriari eustea "garrantzitsua" iritzi diote, eta herrietara eramango dituela euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioak.

Hala, Bilbon egitekoa zuen mobilizazioa herrietara eramatea erabaki du Sarek. Larunbat arratsean egingo dira ekintza hauek. Zumaiako kasuan, manifestazioa egingo da 17:00etan, Kofradiatik abiatuta.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide