Murrizketak izango dira Lurraldebusen gaueko autobus zerbitzuetan

Juan Luis Romatet 2022ko urtarrilaren 5a

Abenduaren 28ko 51/2021 dekretua betez,  Lurraldebuseko lineen gaueko gehienezko ordutegia goizeko 02:00ak arte murriztuko da. Hasiera batean, urtarrilaren 28ra arte izango da neurri hau indarrean. 

Autobus linea hauetan hauek izango dira azken irteerak:

UK49G Zumaia-Donostia N-634

Ostirala

  • 23:00 Zumaia>Donostia
  • 23:15 Donostia>Zumaia
  • 00:00 Donostia>Zumaia
  • 01:00 Donostia>Zumaia

Larunbata 

  • 23:00 Zumaia>Donostia
  • 00:00 Zumaia>Donostia
  • 01:00 Zumaia>Donostia
  • 02:00 Zumaia>Donostia
  • 23:30 Donostia>Zumaia
  • 00:00 Donostia>Zumaia
  • 01:00 Donostia>Zumaia
  • 02:00 Donostia>Zumaia

UK06 Zumarragako Ospitalea-Zumaia

Ostiral lanegunak eta larunbat gauak

  • 22:10 Ospitalea>Zumaia

UK46G Azkoitia-Zumaia

Ostiral gauak

  • 23:20 Zumaia>Azkoitia
  • 00:45 Zumaia>Azkoitia
  • 00:00 Azkoitia>Zumaia

Larunbat gauak

  • 23:45 Zumaia>Azkoitia
  • 01:15 Zumaia>Azkoitia
  • 00:20 Azkoitia>Zumaia

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide