Milioi eta erdi bisita izan ditu Baleike.eusek 2021. urtean

Baleike 2022ko urtarrilaren 4a

2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, ia milioi eta erdi bisita izan ditu Baleike.eus-ek: 1.441.574 bisita, zehazki, Google Analytics neurgailuaren arabera. Egunean, batez beste, bederatzi albiste argitaratu dira atari honetan, eta 4.000 bisita izan ditu egunero webguneak. 

2020a nola, 2021a ere hala. Koronabirusaren pandemiak bete-betean jo du bukatu berri den urtea ere, baina ez da izan albistegietako lerroburu guztiak hartu dituen gaia; eta eskerrak. Askotariko albistean, bideoak, erreportajeak nahiz elkarrizketak ondu ditu Baleikek 2021ean ere, eta hainbat herritarrek ez ezik, eragileek ere egin dituzte ekarpenak Komunitatearen bidez. Orotara, 3.376 –9 albiste egunean, batez beste– albiste argitaratu ziren Baleike.eus-en iaz, eta asko eta asko izan dira horiek irakurri dituztenak –honako lotura honetan ikus daitezkek dira iazko hamar albiste irakurrienak–.

2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, milioi eta erdi bisita inguru izan ditu Baleikek: 1.441.574 bisita, zehazki. Google Analyticsek eskainitako datua da hori; horrek esan nahi duena da egunean, batez beste, 4.000 bisita izan dituela webguneak. Gainera, herritarrek Baleike.eus-en zabaldutako orrien kopurua ere aipatzekoa da: 2021ean 3.401.985 orri ireki zituzten horiek, eta egunean. 

Urolako Komunikazio Taldea (UKT) osatzen duten hedabideen datuak ikaragarriak izan dira beste urte batez. Taldearen webguneetan hainbat eta hainbat erabiltzaile sartu ziren 2021ean: orotara, taldea osatzen duten sei webguneek –Karkara, Baleike, Zarauzko Hitza, Urola Kostako Hitza, Maxixatzen eta Uztarria– 8.655.328 bisita izan zituzten iaz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide