Itsasoz helduko dira Errege Magoak Zumaiara

Maria Maya Manterola

Itsas kiroldegian ontzitik jaitsi, eta herrigune osoa zeharkatuko dute. Udaleko Kultura sailak herritarrei eskatu diete ibilbidean zehar zabal daitezen, jende pilaketak saihesteko.

Itsasoz iritsiko dira Errege Magoak Zumaiara. Itsas kiroldegian lehorreratuko dira 18:30ean, eta herrigune osoan zehar egingo dute itzulia. Ohi baino ibilbide luzeagoa egingo dute, jende pilaketak saihesteko. Gainera, aurten ez dute goxokirik jaurtiko. 

18:00etatik kabalgata abiatu bitartean, Zubiaundia eta Itsas Kiroldegi ingurua itxita egongo dira. Alai auzunetik hasiko dute ibilbidea Errege Magoek eta beren laguntzaileek. Sagarbidetik eta Aita Mari auzunetik barrena iritsiko dira Zubitxikira. Txomin Agirre kaia zeharkatu eta Erribera kalean sartuko dira jarraian, eta hortik, Pantxita Etxezarretan aurrera eginda utziko dute Zumaia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide