'Encanto' eta 'La familia perfecta' filmak emango dira asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2022ko urtarrilaren 7a

Helduentzako eta haurrentzako filma bana emango da asteburu honetan Aita Mari zinean. 

Gaur eta bihar Disney etxeko Encanto animaziozko filma emango da Zumaiako zine aretoan. Gaur 16:30ean eta 19:30ean izango dira saioak; bihar, larunbata, 16:30ean bakarrik. 

Larunbatetik igandera, berriz, La familia perfecta lana emango da. Hiru egun hauetan 19:30ean izango da emanaldia. Hemen ikus daiteke filma honen trailerra. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide