Urte berriarekin batera kalean da dagoeneko urtarrileko Baleike aldizkaria. Komentua Kultur Topaguneari eskaini diogu aldizkariko erreportaje nagusia. Udal ordezkariekin eta teknikariekin, herriko eragileekin, eta eraikinerako proiektua idatzi duten arkitektuekin hitz egin dugu Komentuari bizi berri bat eman nahi dion proiektu honen inguruan.
Ohiko atalek ere ez dute hutsik egingo zenbaki honetan. Jon Argoitiak saskibaloiaz hitz egin digu, Roberto Fuentes 'Popeto'-k surfaz eta bideogintzaz, eta Arantxa Aramendik kontrol mentalaz. Horiek guztiak eta askoz gehiago aurkituko duzue urtarrileko Baleike zenbakian.
Aldizkaria salgai dago ohiko lekuetan euro batean: Aizpurua, A3, Arkupe, Agurtzane, BM, Mandala eta Ogi Berri (Amaia plaza). Baleikeko bazkideak hasi dira dagoeneko aldizkariak beraien postontzietan jasotzen.