Kauldi Odriozolak Europako Txapelketa jokatuko du Espainiako selekzioarekin

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urtarrilaren 9a

Ostegunean jokatuko du Espainiako selekzioak lehen norgehiagoka, Txekiar Errepublikaren aurka. Txapelketak hilaren 30era arte iraungo du.

Europako Txapelketarako prestatze faserako deitu zuten abenduan Kauldi Odriozola eskuin hegaleko jokalari zumaiarra, eta federazioak gaur iragarri duenez, Jordi Ribera hautatzaileak txapelketan parte hartzeko hautatu du Odriozola.  

2022ko urtarrilaren 13tik 30era bitartean jokatuko da Europako Eskubaloi Txapelketa, Eslovakia eta Hungaria artean. Hala, Bratislavara bidaiatuko du zumaiarrak gainerako jokalariekin batera datorren asteartean, eta ostegunean jokatuko du lehen norgehiagoka Espainiako selekzioarekin, Txekiar Errepublikaren aurka. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide