Maddi Iraola Espainiako Eski Txapelketako lehen fasera sailkatu da

Maria Maya Manterola

Asteburuan Formigalen jokatutako txapelketan eskuratutako puntuei esker, estatu mailako lehian izango da Maddi Iraola eskiatzaile zumaiarra.

Pasa den asteburuan Trofeo Villa de Sallent eski txapelketa jokatu da Formigalen (Huesca, Espainia). Bertan izan da Maddi Iraola eskiatzaile zumaiarra, eta meritu handiko hirugarren postua lortu du. Izan ere, Iraolak lehen urtea du U-16 kategorian. 

Lehiaketan eskuratutako puntuei esker, Espainiako Eski Txapelketako lehen fasera sailkatu da zumaiarra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide