2022. urtean egingo diren sei odol ateratzeen egutegia prestatu du odol emaileen taldeak. Etzi egingo da lehenbizikoa, urtarrilaren 12an, eta hurrengoak martxoaren 16an, maiatzaren 11n, uztailaren 13an, irailaren 14an eta azaroaren 9an egingo dira.
Ateratzeak, ohi bezala, Eusebio Gurrutxaga plazako Gizarte Zentroan (Hogarrean) egingo dira, 16:30etatik 20:30etara bitartean. Aurreko urteotan egin bezala, eta osasun krisialdia mantentzen den bitartean, behintzat, odola eman nahi duten pertsonek aurrez hitzordua zehaztu beharko dute. Horretarako, gaur eta bihar artean 609 81 27 06 telefonora deitu beharko dute, 17:30etik 21:00etara bitartean.