Emakumeon* Etxeak tailer, hitzaldi eta ikastaro ugari eskainiko ditu 2022an ere. Ostiralean, hilak 14, izango da lehenbizikoa: kirolean eta genero ikuspegian aditu Ainhoa Azurmendik Gorputzaren jabekuntza kirolaren bitartez hizketaldia eskainiko du, 18:00etan hasita.
Otsailaren 17an, osteguna, gai beraren inguruko beste saio bat egingo dute Emakumeon* Etxean. 19:00etan izango da.