Aita Mariko 'Sorginak' zapata-dendak larunbatean itxiko ditu ateak

Baleike

Lau urtez zabalduta egon ondoren, bihar itxiko ditu ateak Aita Mari auzuneko 'Sorginak' zapata-dendak. 

'Maritxu' zapata-dendaren lekua hartu zuen 'Sorginak' dendak Aita Marin, Herri Eskolak auzunean duen ikastetxearen alboan. Lau urteren ondoren, bihar itxiko ditu ateak. Erribera kaleko dendak zabalik jarraituko duela azaldu dute dendaren arduradunek. 

Dendako arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete denbora honetan bertatik pasa diren bezeroei eta herritar guztiei. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide