Forondako ikastaro batzuetarako izen ematea zabaldu dute berriro

Juan Luis Romatet 2022ko urtarrilaren 14a

Foronda kultur etxean eskaintzen diren ikastaroak bueltan dira Gabonetako etenaren ondoren. Ikastaro batzuetarako leku libreak daude iragarri du Udaleko Kultura Sailak.

Ikastaro hauetarako izena emateko aukera zabaldu du orain Kultura Sailak: haur plastika, tai-chi, qi gong eta yoga. Ikastaro hauek urtarrilaren 31tik maiatzaren amaierara arte emango dira. 

Interesdunek Alondegia Kultur Etxean eman dezakete izena (943-86 10 56 / alondegia@zumaia.eus). Izena emateko azken eguna urtarrilaren 25a izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide