Gaueko autobus zerbitzurik ez da izango bihar, osteguna, Azpeititik edota Donostiatik itzultzeko, bi udalek San Sebastian eguna ez ospatzea erabaki dutelako.
Horretaz gain, San Sebastian eguneko eguerdirako eta arratsalderako aurreikusitako errefortzuak ere kendu egingo ditu Lurraldebusek. Hala, Donostiatik Zumaiara itzultzeko ez da errefortzurik izango 13:00etan, 14:00etan, 15:00etan eta 18:00etan.