Zumaian hasiko da txirrindularitzako Euskaldun txapelketa

Juan Luis Romatet 2022ko urtarrilaren 19a

Afizionatuen mailako errepideko denboraldia Zumaian hasiko da, otsailaren 26an jokatuko den lasterketarekin. 

Otsailaren 26an martxan jarriko da afizionatuen mailako txirrindularitza denboraldia. Egun horretan, gizonezkoen Abiatzen torneoa jokatuko da, Zumaian, Hego Euskal Herrian jokatuko den errepideko lehen karrera.

Jubenilek eta kadeteek, berriz, egun bat geroago izango dituzte denboraldiko lehen lasterketak: jubenilek Eibarren ekingo diote errepideko txirrindularitza denboraldiari, eta kadeteek egun berean Donostian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide