Udazkenean ekin zion Kontseilu Sozialistak eskualdeko herrietan egindako jardunaldi hauei. "Langileriaren babesgabetasun ekonomikoaz zein politikoaz" hausnartu dute denbora honetan. Babesgabetasun "horri aurre egiteko borroka eta antolaketa formez" aritzeko asmoz, hitzaldi sorta bat prestatu zituzten.
Zumaian abenduaren 17an egin zen saioa, eta horren barruan Grebaren bilakaera eta ikuskera langile mugimenduaren historian dokumentala erakutsi zuten. Herriko zenbait lagun elkarrizketatu zituzten film honetarako. Dokumentala publiko egin dute aste honetan Kontseilu Sozialistako kideek.