Beheko Plaza elkarteak Andaluziara antolatu duen bidaian izena eman daiteke asteartetik aurrera

Maria Maya Manterola

Alhambra, Granadan. Argazkia: Juan Luis Romatet

Andaluziako hiri eta herri andana bisitatuko dituzte martxoaren 21etik 27ra bitartean. Asteartetik aurrera eman ahalko da izena, Hogarreko bigarren solairuan.

Beheko Plaza elkarteak Andaluziara bidaia antolatu du martxoaren amaierarako. Hil horren 21etik 27ra Granada, Kordoba eta Caminito Del Rey bisitatuko dituzte, besteak beste. 

Bidaia autobusez egingo dute Zaragozara arte, eta handik trenez iritsiko dira Granadaraino. Izena emateko epea etzi zabalduko dute, otsailak 1, Hogarreko bigarren solairuan 11:00etatik 12:00etara. Bidaiaren xehetasunen berri izateko, bertako iragarki oholera jo daiteke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide