'Spider-Man: No Way Home' eta 'El Valle de las Linternas' filmak emango dituzte asteburuan Aita Marin

Maria Maya Manterola 2022ko urtarrilaren 28a

'Spider-Man: No Way Home' larunbatetik astelehenera botako dute 19:00etan; 'El Valle de las Linternas', igandean 16:30ean.

Asteburu honetan ere haurrei zein helduei zuzendutako zine eskaintza izango da Aita Marin. Larunbatetik astelehenera, Spider-Man: No Way Home filma ikusi ahal izango da, 19:00etan: protagonistari mozorroa kentzen diote eta, beraz, ez da gai bere bizitza arrunta Super Heroia izateak dakartzan arrisku izugarrietatik bereizteko. Strange doktoreari laguntza eskatzen dionean, arriskuak are arriskutsuagoak bihurtzen dira, Spider-Man izateak benetan zer esan nahi duen deskubritzera behartuz.

El Valle de las Linternas haurrentzako filma da, eta Linternen Haraneko biztanle maitagarrien istorioa kontatzen du. Igandean botako dute, 16:30ean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide