Gaurtik salgai daude 'Kontu kantari 2: mendian ibiltari' haur antzezlanerako sarrerak

Baleike 2022ko urtarrilaren 29a

Datorren igandean, otsailaren 6an, 'Kantu kantari 2: mendian ibiltari' haur antzezlana izango da Aita Mari aretoan, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Sarrerak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan. 

Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz goza­tzeko aukera eskaintzen du Laenananaranja konpainiaren lan honek. Ikuskizunak oroimenean ditugun abestiak biltzen ditu beste erritmo desberdinetara eramanez. Txotxongiloen laguntzarekin, Sandrak eta Botik, betiko abestiak berrikusten dituzte, nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikas ditzaten.

Sarrerak aurrez eros daitezke, gaurtik, turismo bulegoan, 4 euroan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide