Pentsiodunek beren aldarrikapenak plazaratu dituzte beste astelehen batez

Maria Maya Manterola

Argazkia: Martin Rodrigez.

Lehen mobilizazioetatik lau urtera, protestan jarraitzen dute pentsiodunek. Pentsio publikoez gain, osasungintza eta zaintza lan duinak aldarrikatu dituzte.

Zumaiako pentsiodunen eta jubilatuen plataformaren deialdiari erantzunez, herritar andana elkartu da Saregileen plazan. Astelehenero legez, pentsio sistema publikoa galdegin dute, eta, bide batez, osasungintza eta zaintza lan duinak aldarrikatu dituzte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide