Irudi ikusgarriak utzi ditu itsasbeherak

Baleike

Marea biziekin itsasgorak eta itsasbeherak are eta ikusgarriagoak dira. Itsasgorak sarritan urez estali izan du Zumaiako portuko eskoilera; itsasbeherak agerian uzten ditu hondoak, ohikoan urak tapatzen dituenak. Itsasbehera handia izan da eguerdian, eta argazkikoa bezalako irudiak ikusi dira moila parean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide