2022/02/11 20:00etan

Antzerkia

Eresia

Eresia
Aita Mari aretoa, Zumaia

Ama hil da, hori da egia. Kantu bat, dantza bat, erritu bat… lore bat eskaini nahiko nioke.Hildakoei gorazarre egiteko abesten ziren bertsoak dira Eresiak, baina nik jada, ez dut kanturik hildako ama agurtzeko.Maite dugunaren heriotza datorrenean, zer egin?
Nola agurtu?
Nola begiratu bizitzari?
Maitasuna da akaso guztiaren erantzuna?
Ohiko dolu errituak nahikoak ez direnaren sentsaziotik abiatuta, dispositibo poetikoen bidez bestelako dolu praktika esperimentatzeko xedea nuke, ekintza eszenikoa bera, dolu erritu kolektibo bilakatuz.

Ideia originala eta zuzendaritza
OIER ZUÑIGA

Sarrerak 6€/4€ Gazte txartelarekin. Otsailaren 3tik aurrera Turismo bulegoan. Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 (Igande arratsaldeetan eta astelehenetan itxita).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide